XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nari-Jeanne Itoitzberrikua ta beste bi eskualdun nexkato sarri jitekuak ziazkiatxu xeka, aire puska-aten hartzeko kanpo hoitan.

Hola Bordale ere ze hiri den ikusiko-ixiu Mari-Jeanne-ek karta bat igorri diaxu herenegun hitzartzeko.

Gaixo Goñi, uzten xitut besarkatuz. Begoña.

Lauak irian, huna nun Begoñari heldu zaizkon hiru nexkak.

Begoña, letra laburño bat etxekoer eginik, loak harturik zagon nausien jateko salan, xilintxa jo eta jo hasi zelarik.

O zer plazerra! Alta etzuen holako estimurik Mari-Jeanne-endako bana, bederen ezagunak! begirat so egiten zakotenak.

Eta eskuara goxoan elakatzea.

Letrak postan ezarri zituzten, eta ostatu baterat jo kafeño bederaren hartzerat.

Ostatu aintzineko egongietan mutiko bilo-luze zikin batzu, begiak berinak bezain idor eta zorrotz, hitz bat etzutela ateratzen: filper-jokoan ari ziren kopetak beltzurian, eta soñu-untzi batetarik karrankaz ari Yé-yé bat.

Baziren ere jaun xahar zonbait, xapela buruan, alkietan jarririk zerbait bixkotxeriaren jaten ari bakotxa beren alde bakarrik, karrikarat so.

Zonbat jende bakarrik....

Irene, Mari-Jeanne-en eskualdun nexka hetarik bat bazen bost urte hartan Bordalen zena.

Gauza asko bazazkien.

Ostatu huntako etxekanderea eskualduna da, arrunt gaztea. Bi urte du hunaratua dela.

- Nolaz da jadanik holako etxekanderia? galdegin zakon Begoñak.

- Nolaz? errexki, ostatu huntako jabearekin juntaturik bizi delakotz.

- Zendako eztira ba ezkontzen?.

- Ezkontzen? Haurra! Gizon horrek emazte bat ta bost haur baditu bestalde.

- Eta eskualdun horrekin? - Muttiko ttipi bat badu horren ganik.

Gero johan ziren hantik.

Begoñak inahala laster urrundu nahi zuen ostatu hortarik, gogoa osoki ilundurik ezarria zakoten Irène-k kondatuek.